Scroll Top

Elbete

Informazio orokorra

Bailara: Baztan
Biztanleak: 278

Elbete, Elizondoko herriari atxikia dagoela iduri du, bata bertzearen ondoan baitaude. Hala ere, berezko eta bereiztutako historia, ohitura eta idiosinkrasia dauzka. Herriko etxeen eta jauregien arkitektura ederra nabarmentzen da. Elbetera, Valle-Inclan idazlea maiz etortzen zen XX. mende hasieran uda pasatzera.

Bestak

Herriko bestak: Santa Kruzen omenez ospatzen dira, irailaren 14an.

Interes turistikoa duten lekuak

Jarola jauregia

Leinu-etxea. XVII. mendean eraikitzen hasitako jauregi ederra da, barroko estilokoa. Aitzinaldea harlanduzkoa da. Baztango etxerik nobleenetako bat da.

Askoa jauregia

Leinu-etxea. Jauregiaren portada dotorea zutabe klasikoz eta balkoi armarridunez apainduta dago. Herrian, zubiaren ondoan, Batzar Nagusia elkartzen zen, Baztani zegozkion aferak aztertze aldera.

Santa Kruz eliza

Kapera nagusiko erretaula Juan Gazteluzarkoak egin zuen, Antxieta famatuaren ikasleak. Barnean dagoen San Migel Goiaingerua eskultura erromanistaren ikonografiarik hoberenetakoa da. Elizaren gibelean, berriki artio erabilia izan den antzinako ikuztegia dago, baita disko-formako hainbat hilarri ere.

Zerbitzuak

Kokapena

Informazio gehiago

Baztango Turismo Bulegoa (Elizondon)

Foruen Plaza, Elizondo

turismoa@baztan.eus

Tel. 948 581 517

Baztango webgune turistikoa

baztanturismo.eus

Baztango Udala (Elizondon)

baztan.eus

Tel. 948 580 006

baztan@baztan.eus