Scroll Top

Arraioz

Informazio orokorra

Bailara: Baztan
Biztanleak: 239

Arraiozen, elizaren ondoan, egun laxoan aritzeko plazarik ederrena dago. Toki paregabea da beraz, gaur artio bizirik iraun duen euskal pilotaren modalitaterik zaharrenaz gozatzeko. Herriko eliza aldiz, Jasokundearen Ama Birjinaren ohoretan eraiki zuten. Eraikin barrokoa da. Barnealdean erretaula neoklasikoa du, eta hilobi-harlauzak atari arkupetuan. Lorategian elementu bitxiak ageri dira: disko-formako hilarriak.

Bestak

Herriko bestak: Iraileko lehendabiziko asteburua.

Interes turistikoa duten lekuak

Jauregizarrea

Nafarroako antzinako nobleziaren leinu-etxea da, Erdi Aroko dorretxearen itxurakoa. Eraikinak, bao bikoitzak eta angeluzuzenak dituzten harrizko bi gorputzen gainean, zurezko eraikin interesgarria du bistara, ongi kontserbatu dena. Usategi karratua ere badu.

Zubiria jauregia

Nafarroako antzinako nobleziaren leinu-etxea, Erdi Aroko dorretxearen itxura duena.

Bikuña jauregia

Nafarroako antzinako nobleziaren leinu-etxea. Herriko eraikin zaharrena da.

Zerbitzuak

Kokapena

Informazio gehiago

Baztango Turismo Bulegoa (Elizondon)

Foruen Plaza, Elizondo

turismoa@baztan.eus

Tel. 948 581 517

Baztango webgune turistikoa

baztanturismo.eus

Baztango Udala (Elizondon)

baztan.eus

Tel. 948 580 006

baztan@baztan.eus