Scroll Top

Eratsun

Informazio orokorra

Bailara: Malerreka
Biztanleak: 154 (2017)
Azalera: 25,5 km2

Eratsun, Malerrekako eskualdean kokatuta dagoen udalerria da. Naturaz inguratutako herria txiki eta lasaia da, Ezkurra ibaiak udalerriaren lursailak zeharkatzen ditu eta 532 metroko garaieran kokatzen da. Eratsunek Goizuetarekin egiten du muga iparraldean, Ezkurrarekin mendebaldean, Saldiasekin ekialdean eta Basaburuarekin hegoaldean.
1192an Eratsungo eta haranean dauden Saldias eta Beintza-Labaiengo udalerrietako herritar bakoitzak Antso VI.a Jakituna Nafarroako erregeari ordainsaria ematen zion. Eratsungo udalerriak 1431. urterarte eiurdea (“eyurdea”) izeneko ordainsaria ordaindu zuen, baina urte hartan erregeak ordainsaria kendu eta behin betiko errolda bilakatu zuen. Eratsungo lursailetan dagoen Iruñarri edo Elazmuño mendiko zutarriak argi erakusten du historiaurreko pieza megalitikoen aberastasuna; harrespilak, trikuharriak, zutarriak eta tumuluak aurki ditzakegu inguruko mendietan.

Bestak

Herriko bestak: irailaren 8an ospatzen dira, Ama Birjinaren egunean eta ondoko egunetan. Ekitaldi ugari izaten dira bestetan; musika, dantza emanaldiak, bazkari herrikoia, apustuak, pilota partiduak, dantzaldiak, etab.

Inauteriak: urtarrileko bigarren asteburuan izaten dira, ostiraletik igandera. Larunbatean, herri bazkaria egiten da eta gero etxez-etxe eskean ibiltzen dira bizilagunak, gauez dantzaldia egoten da.

Interes turistikoa duten lekuak

Iruñarri eta Azpilleta zutarriak

Eratsungo mendietan bi iruinarri edo zutarri garrantzitsu ikusi daitezke; Azpilleta, Nafarroako zutarri handienetariko bat eta Iruñarri, zutik mantentzen den garrantzitsuenetako bat. Azken hau ikusteko erraztasun handia dago, bertaraino iristen den pistaren ondoan aurkitzen delako. Horiez gain, harrespilak, trikuharriak, zutarriak eta tumuluak aurki ditzakegu inguruan dauden estazio megalitikoetan.

Eratsungo plaza (pilotalekua)

Gaur egun oso ezaguna da herrian jaio diren bi pilotari ospetsu direla eta. Eratsungo plaza herri erdian kokatuta dago, betidanik esku pilotak presentzia nabarmena izan du herrian.

Herrigunetik ibilbidea

Erraz ikusiko dugun San Estanislao Eliza parrokiala dago herrigunean. Elizak gurutze latindarraren oinarria, aurrealde zuzena, eta oinarri biribileko kanpandorrea dauzka. Udaletxea ere zonaldeko etxe tipikoen itsurakoa da eta puntu erdiko arkua duen sarrera du. Ongi mantentzen den garbitokia ere ikusiko dugu.

Zerbitzuak

Kokapena

Informazio gehiago

Eratsungo Udala

Tel. 948 615 030

ayto.eratsun@cniebla.com