Informazio orokorra
Bailara: Baztan
Biztanleak: 188
Ziga leku berezi eta ederrean aurkitzen den herri txikia da. Aipatzekoa da batez ere bertako eliza, estilo herreratarra duena. Baita herriko plazaren edertasuna ere, elizaren sarrera monumentala ikusiko dugu bertatik eta etxe ederrez inguratuta dago. Ziga eta honen auzo Zigaurre artean Baztango begiratokia dago; bertatik Baztango bailararen iparralde osoaren bista ederrak izanen ditugu.
Bestak
Herriko bestak: Abuztuaren 10ean ospatzen dira, San Lorenzoren ohorez.
Interes turistikoa duten lekuak
San Lorentzo eliza
Zigako eliza, San Lorentzoren ohoretan eraiki zuten 1593 eta 1603 bitartean. Aitzinalde izugarriak agerian uzten du forma herreratarren inposizioa, inguruko harrobietatik ateratako harri gorriz egina dago eta Nafarroan dagoen estilo herreratarraren eredurik garbiena da eraikin hau. Barrualdean, margolan ugari daude, horien artean Ama Birjina eta Arraina irudikatzen duen mihisea, Rafael margolariaren artelanaren kopia bat da. Harritu egiten du horrelako eliza ikusgarri, berezi eta handia nekazal eremu bateko herri txiki batetan ikusteak.
Baztango behatokia
Ziga eta Zigaurre artean dago balkoi panoramikoa, NA-2540 karreteraren albo batetan. Bertatik, Irurita, Lekaroz, Gartzain, Elizondo eta herriak ikusiko ditugu, baita Zigaurre (Ziga), Etxarri eta Aitzano (Gartzain) auzoak ere. Ikuspegi polita dago bertatik Baztan ezagutzeko; bertako klima ozeanikoa, kontraste topografikoak, herriak eta paisaia berdea (borda eta baserri ugariz josia) ikusteko ere.
Indartea Etxea
Zigaurre auzoan dago eta etxearen armarria nabarmentzen da. Caro Barojak blasoien kanpoko itxura XVIII. mendeko nafarren (Flandeseko merkatu librearen miresleak) egoera ekonomikoarekin lotzen du. Historialariaren iritziz, blasoia XVIII. mendearen hasierakoa da.
Zerbitzuak
Kokapena
Informazio gehiago
Baztango Turismo Bulegoa (Elizondon)
Foruen Plaza, Elizondo
Tel. 948 581 517
Baztango webgune turistikoa
Baztango Udala (Elizondon)
Tel. 948 580 006