Skip to main content Scroll Top

Bertizarana

Bertizaranako bailara, Malerreka eta Baztanen artean kokatzen den haran txikia da, erran dezakegu, Baztan-Bidasoaren bihortzean kokatuta dagoela. Legasa, Narbarte eta Oieregiko herriek osatzen duten udalerria da hau, denak Bidasoa ibaiaren bazterrean kokatzen direnak. Baztan ibaiak Bertizanan sartzean hartzen du Bidasoa izena. Bailarako herriak udal bakarra dute, Narbarten kokatuta dagoena.

Bertizarana, Nafarroako bailara kantauriarretako baso natural zabalenak kontserbatu dituen harana da. Hau dela eta, Bertizko Jaurerria Natur Parkea da zalantzarik gabe bailarako leku erakargarriena bisitarientzat. 1.984. urtean Parke Natural izendapena jaso zuen honen jabeak zirenen nahia jarraituz, eta egun 2.040 hektareako zabalerako basoa da. Oieregin kokatuta, pago zaharrek hunkitu egiten dute, baita urteetan berdin mantendu diren harizti zabalak ere. Magiaz beteriko lekua da Bertiz, baso sakonek eta naturaren edertasunak hunkitu egiten dute bertan.

Bide berdea itxita

Bidasoko bide Berdea itxita egonen Segurtasun hobekuntza lanengatik Doneztebetik Sunbillara, eta Sunbillako Zubi urdinatik Berrizaunera 2025ko abenduaren 31a arte. Montoiako tunelak itxita jarraitzen du.

---

Vía verde del Bidasoa cerrada

La Vía Verde del Bidasoa estará cerrada por obras de mejora en la seguridad  de la propia vía, desde Doneztebe a Sunbilla, y desde el puente Azul de Sunbilla hasta Berrizaun, desde ahora hasta que termine el año. Permanece cerrado también el túnel de Montoia.

Uraren Bailarak
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.