Scroll Top

Legasa

Informazio orokorra

Bailara: Bertizarana
Biztanleak: 235 (2018)
Azalera: 10,7 Km2

Bertizaranako udalerria osatzen duten hiru kontzejuetako bat da Legasa. Bi auzo ditu herriak, Santa Leokadia eta Zeberia. Bidasoa ibaiaren ertzean kokatzen den herri txikia da Legasa, bere kaleetan, zonaldeko ezaugarriak dituen herri arkitektura etxeez goza dezakegu. Kale nagusitik pasatzen da Bidasoko Bide Berdearen ibilbidea. Legasak iparraldean Narbarteko kontzejuarekin egiten du muga, ekialdean Oieregiko kontzejua eta Baztanekin, hego-mendebaldean Donamariarekin eta mendebaldean Donezteberekin.

Bestak

Herriko bestak: abuztua bukaeran ospatzen dira, 28aren inguruko egunetan, San Agustin eguna baita egun nagusia. Ekitaldi ugariz gozatu daiteke bestetan; herri bazkariak, dantzaldiak, pilota partiduak, kontzertuak, haur jokoak, zikiro-jatea,…

Inauteriak: Otsailean baina zehaztu gabeko datetan ospatzen dira, inauteri garaian.

Bertze bestak

Santa Leokadia besta: Irailaren 8aren aurreko asteburuan izaten dira Santa Leokadiako ermitan. Larunbatean, altxaferoa bota eta zopak banatzen dira, igandean aldiz, meza nagusia eta bazkaria egiten dira eta dantzaldiarekin amaitzen dira.

Interes turistikoa duten lekuak

Santa Leokadia ermita

XVI. mendean eraikia, Bertizaraneko bista panoramiko ederrak daude bertatik. Lokari parajean kokatuta dago eta bertara erraz iritsi daiteke kotxez Gaztelu edo Legasatik. Oinez ere igo daiteke bertara, Legasatik edo Doneztebetik joan daiteke bertara, seinaleztatutako ibilbideari jarraituta.

Santa Katalina eliza eta plaza

Santa Katalina, XIX. mendean eraikitako estilo neoklasikoko eliza da, ate nagusia puntadun arku batek osatzen du. Herrigunearen erdian aurkitzen da eliza eta berak ematen dio izena ondoan duen herriko plaza nagusiari ere. Plazaren inguruan etxe ederrak ikusi daitezte.

Zubia

Legasako zubia Bidasoa ibaia gurutzatzen duen hiru arkuko zubi ederra da. Aspaldian herriko sarrera nagusia izan zen, baina gaur egun, kotxeendako itxita dago eta oinez nahiz bizikletaz gurutzatu daiteke.

Zerbitzuak

Kokapena

Informazio gehiago

Bertizaranako Udala (Narbarten)

bertizarana.eu

Tel. 948 592 018

ayuntamientobertizarana@gmail.com

Legasako Kontzejua

Tel. 948 451 638