Bidasoa ibaiaren hegoaldean eta Bortziriak eta Bertizaranaren tartean kokatzen da Malerrekako bailara eder eta berdea. Doneztebeko haranak eta Basaburuak osatzen dute Malerreka izeneko bailara hau. Malerrekako herri gehienak gurutzatzen dituzten Ezkurra eta Ezpelura errekak Bidasoa ibaian isurtzen dituzte haien urak. Ingurua, ezaguna da herri guztietan ikusiko ditugun etxe ederrengatik, baita pagoz eta haritzez betetako basoengatik edo aurkituko ditugun erreka txiki ederrengatik ere.
Malerreka osatzen duten herriak Beintza-Labaien, Doneztebe/Santesteban, Elgorriaga, Ituren, Zubieta, Urrotz, Oitz, Donamaria, Sunbilla, Ezkurra, Eratsun eta Saldias dira. Herri handiena Doneztebe da, bertan aurkitu daiteke zerbitzu kantitate gehien; tabernak, jatetxeak, bizikleta alokairua edo dendak adibidez.
Urtero, udaberrian zehar Malerrekako Eguna ospatzen da. Besta hau, Malerrekako herri eta bizilagun guztiak elkartzeko sortu eta ospatzen da, urtero, bailarako herri batetan antolatzen da besta hau. Egunean zehar, inguruko artisauak, pilota partiduak, musika eta bazkari herrikoiak antolatzen dira beste hainbat ekimenekin batera. Normalean, maiatzaren azken larunbatean ospatzen da besta hau.