Skip to main content Scroll Top

Baztan

Bidexkak, mendiak eta errekak jauregi eta baserri handiak inguratzen dituzte Baztanen. Berezi bezain ederra den bailara, berezko izaera duten lur hauek historiako gertaera garrantzitsuen testigu ere izan dira; Nafarroako Erresumaren azken gotorlekua izan zen eta erromesen, sorginen eta kontrabandisten arrastoa ere nabaria da. Baztanen, nahastu egiten dira kondairak eta pertsonaia mitologikoak eta benetakoak, misterio-kutsua baduen ibarra da. Bidasoa ibaiaren sorburua ere Baztanen dago, Erratzuko herrian hain zuzen ere.

Nafarroako udalerririk handiena da Baztan eta 364 kilometro koadroko zabalera du. Hamabost herrik osatzen dute bailara: Oronoz-Mugairi, Arraioz, Irurita, Almandoz, Berroeta, Aniz, Ziga, Lekaroz, Gartzain, Elbete, Arizkun, Azpilkueta, Erratzu, Amaiur eta Elizondo, ibarreko herri handiena dena. Baztango auzotasun eskubideei eutsiz, herritar guztiek dute herri-lurretako belardiak, ura eta egurra erabiltzeko eskubidea.

Egun, Baztanek bisitariari zerbitzu turistiko eta aukera zabala eskaintzen dio; landetxeak, bisita gidatuak, kalitate handiko produktu gastronomikoak, ongi seinaleztatutako mendi ibilbideak, jatetxeak, turismo aktiboa eskaintzen duten enpresak,… kultura-agenda, azokak eta herrietako besten bitartez, Baztan autentikoena ezagutzeko aukera ederra egoten da.

Bide berdea itxita

Bidasoko bide Berdea itxita egonen Segurtasun hobekuntza lanengatik Doneztebetik Sunbillara, eta Sunbillako Zubi urdinatik Berrizaunera 2025ko abenduaren 31a arte. Montoiako tunelak itxita jarraitzen du.

---

Vía verde del Bidasoa cerrada

La Vía Verde del Bidasoa estará cerrada por obras de mejora en la seguridad  de la propia vía, desde Doneztebe a Sunbilla, y desde el puente Azul de Sunbilla hasta Berrizaun, desde ahora hasta que termine el año. Permanece cerrado también el túnel de Montoia.

Uraren Bailarak
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.