Informazio orokorra
Bailara: Baztan
Biztanleak: 339
Lekaroz txoko zoragarria da. Aipatzekoa da, lehen guda karlistan Espoz y Minak erraustu egin zuela. Horren testigantza gisa, Gortaria etxean honako hau dago idatzita: “Esta casa se llama Cortari, se quemó el año 1796“. Lekarozen, Aholku Onaren Ama Birjinaren ikastetxea zegoen. Ehun urtetik gora zituen ikastetxea kultura gune garrantzitsu bihurtu zuten Aita Kaputxinoek.
Bestak
Herriko bestak: San Bartolome egunean ospatzen dira, abuztuaren 24an.
Interes turistikoa duten lekuak
Infernuko Errota
Lekarozko Orabidea auzoan kokatua dagoen errota polita da, inguru ezin hobean eta baso eder baten erdian. Leku ezkutu hau, Orabidea auzoko bizilagunak elkartzeko ezinbertzeko lekua izan zen eta harrigarria da errota bat bi magalen artean ia zintzilik ikustea, gaur egun ere, urjauzia azpitik pasatzen zaio. Leku ederra da zinez, eta inguru horretako kondairek are garrantzi handiagoa ematen diote. Oinez iritsi daiteke bertara ibilaldi erraz bat eginez, ibilbidea seinaleztatuta dago eta Etxebertzekoborda jatetxea baina pixka bat lehenago hasten da.
Oharriz auzoa
Lekarozko auzoetako bat da, Iruritaren ondoan dago, Baztan ibaiaren ertzean. Bertan baserri estetikoki ederrak, eta garrantzi handiko jauregi batzuk topatzen ahal ditugu, bertzeak bertze: Oharrizko jauregia.
Xaharrea Etxea
Aurrekaldean duen flandiar estiloko armarri ikusgarria nabarmentzen da.
Zerbitzuak
Kokapena
Informazio gehiago
Baztango Turismo Bulegoa (Elizondon)
Foruen Plaza, Elizondo
Tel. 948 581 517
Baztango webgune turistikoa
Baztango Udala (Elizondon)
Tel. 948 580 006