Scroll Top

ONGI ETORRI!

Nafarroa iparraldean kokatuta, mendi, herri, baso, erreka, baserri eta larre berdeak osatzen dute Baztan-Bidasoa eskualdeko paisaia aberatsa. Baztanen jaio eta Bertizarana, Malerreka eta Bortziriak bailarak zeharkatzen dituen Bidasoa ibaiak ematen dio izena historia handiko eskualdeari, urak elkartzen gaitu eta hortaz gara Uraren Bailarak.

Bizikleta hartu eta Bidasoa ibaiaren bazterrean eskualde guztia zeharkatzen duen Bidasoko Bide Berdetik paseatu dezakezu, motxila hartu eta Baztango bailara ederra gurutzatzen duen Done Jakue bidean zehar ibili edo eta herri lasai eta txikietako kaleetan txoko xarmagarriak aurkitu.

Baztan-Bidasoan uztartzen dira aintzinako ohitura eta eraikinak, bizirik mantentzen diren herri, kultura, natura eta jendearekin.

NOLA AILEGATU – ibilbidea kalkulatu

Errepide eta ibilbide kalkulatzailea Baztan-Bidasoara ailegatzeko (Bertizko Natur Parkeraino, Oieregi):

Uraren Bailarak
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.