Scroll Top

Berroeta

Informazio orokorra

Bailara: Baztan
Biztanleak: 135

Berroeta, inguru politean aurkitzen den herri txikia da. Erran dezakegu, Almandozekin batera Baztango “azken” herrietarikoa dela, Belate mendatea du bertan, hain zuzen ere, Baztan-Bidasoa eskualdearen muga hegoaldean. Martin Luis Etxeberriaren sorterria da Berroeta, brigadier karlista izandakoa gerran eta baita Baztango alkatea ere.

Bestak

Herriko bestak: Mendekoste egunean ospatzen dira (maiatzean edo ekainean).

Interes turistikoa duten lekuak

Iriarte Etxearen armarria

Herriaren sarreran harriz egindako lan ikusgarri hau dago. Herriko esku-langile batek, Jose Lorenzo Rementegik, irudi zoragarriak landu zituen, eta ondoan testua jarri zien.

Eliza

Herriko eliza Tourseko San Martinen ohoretan eraiki zuten eta arkitektura zaindu eta ederra du.

Megalitoak

Herriaren ondoan, Eneolito-Burdin Aroko hobiak daude (K.a. 2650-350). Trikuharri, tumulu eta harrespil itxurako hilobien ondoan, harlauza handi batzuk daude zutik: zutarriak, funtzioa eta esanahia argitu gabe duten elementuak. Ibilbidea, Sorotako tumulutik, Soateko trikuharritik, Urdintzeko zutarritik eta Elorregi eta Izkoako harrespiletan barrena doa.

Zerbitzuak

Kokapena

Informazio gehiago

Baztango Turismo Bulegoa (Elizondon)

Foruen Plaza, Elizondo

turismoa@baztan.eus

Tel. 948 581 517

Baztango webgune turistikoa

baztanturismo.eus

Baztango Udala (Elizondon)

baztan.eus

Tel. 948 580 006

baztan@baztan.eus

Uraren Bailarak
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.