Informazio orokorra
Bailara: Baztan
Biztanleak: 74
Ziga eta Berroeta herrien artean kokaturik, Aniz Baztango herri txikiena da. Herri dotore eta aspaldiko tradizio eta ohiturekin adeitsua, Abartan mendiaren babesean kokatzen da, beste hainbat gailurrez inguraturik.
Bestak
Herriko bestak: Urriaren lehen igandean ospatzen dira.
Interes turistikoa duten lekuak
Disko-formako hilarriak
Jasokundearen elizaren harrizko eskaileretan elementu berezia topatuko dugu: disko-formako hilarriak. Hareharrizko harrietan landutako hilobi-monumentuak dira, oro har behe-erliebe teknikaz landuak. Bi dira gehien errepikatzen diren gaiak: gurutzeak, arrasto paraleloz eratuak, eta besoetan eguzki-formako kiribildunak, eta Salomonen zigilua. Harri horiek lurrean sartzen zituzten zutik, hildakoen hilobien buru, eta, gehienetan, sortaldera begira. Erran beharra dago gaur egun bakar bat ere ez dagoela bere jatorrizko lekuan. Batzuk herritik kanpokoak dira, beharbada bat-bateko heriotzaren bat edo muga adierazteko. Bertze guztiak elizen inguruan egiten ziren ehorzketetan zeuden. Vidal Perez de Villarealek erraten du bizipen sakonak adierazteko modu plastikoa direla.
Itzea etxea
Parrokia-eliza berriki eraiki da, Jasokundearen Ama Birjinaren ohoretan.
Zerbitzuak
Kokapena
Informazio gehiago
Baztango Turismo Bulegoa (Elizondon)
Foruen Plaza, Elizondo
Tel. 948 581 517
Baztango webgune turistikoa
Baztango Udala (Elizondon)
Tel. 948 580 006