Skip to main content Scroll Top

Almandoz

Informazio orokorra

Bailara: Baztan
Biztanleak: 208

Almandoz bere kareharri gorrixkarengatik ezaguna da. Hori dela eta, garai batean, Bidasoa arroko lurrarekin lotura zuen ustiapen garrantzitsuenetako bat sortu zen: gaur egun, oraindik ere, ustiatzen diren haitzurdin edo marmol-harrobiak, hain zuzen ere. Bertako haitzurdinez apaindu ziren Moskuko metroko hainbat tarte, baita, erraten dutenez, Bartzelonan dagoen Cristobal Colonen monumentua ere.

Bestak

Herriko bestak: ekainean izaten dira, Besta Berri egunean.

Interes turistikoa duten lekuak

Etxotoa Etxea

Herritarrek aunitz zaintzen eta garbitzen dituzte karrika eta etxeak. Horren lekuko ditugu ostatuaren ezkerraldean dagoen Etxotoa Etxearen fatxadako apaingarriak, Fernando Agerrek egina; artisautza eta arkitektura bat eginda.

Galtzaga Jauregia

XVIII. mendeko oinetxea. Gaur egun erabat berritua eta ostatu bihurtua ikusiko dugu.

Donejakueren ermita

Belate mendian kokatuta, bertatik pasatzen da Iruñeara bidean doan Done Jakue bidea.

Zerbitzuak

Kokapena

Informazio gehiago

Baztango Turismo Bulegoa (Elizondon)

Foruen Plaza, Elizondo

turismoa@baztan.eus

Tel. 948 581 517

Baztango webgune turistikoa

baztanturismo.eus

Baztango Udala (Elizondon)

baztan.eus

Tel. 948 580 006

baztan@baztan.eus

Bide berdea itxita

Bidasoko bide Berdea itxita egonen Segurtasun hobekuntza lanengatik Doneztebetik Sunbillara, eta Sunbillako Zubi urdinatik Berrizaunera 2025ko abenduaren 31a arte. Montoiako tunelak itxita jarraitzen du.

---

Vía verde del Bidasoa cerrada

La Vía Verde del Bidasoa estará cerrada por obras de mejora en la seguridad  de la propia vía, desde Doneztebe a Sunbilla, y desde el puente Azul de Sunbilla hasta Berrizaun, desde ahora hasta que termine el año. Permanece cerrado también el túnel de Montoia.

Uraren Bailarak
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.