Uraren Bidea
Uraren Bidea, Doneztebe, Elgorriaga, Ituren eta Zubietako herriak elkartzen dituen 8 kilometroko bide atsegina da. Beti Ezkurra errekaren bazterrean joaten da eta Malerrekako txoko eta herri ederrak ezagutu, oinez ibili edo bizikletaz ibilaldi bat egiteko aukera ederra eskaintzen du bide erraz eta polit honek.
IBILBIDEA
Ibilbide honek, 8 kilometro ditu eta lineala da, hortaz, Doneztebetik nahiz Zubietatik hasi daiteke.
Zubietatik hasita, ibilbidearen panel informatiboa Zubietako Errotaren atarian ikusiko dugu. Errota hau, egun, ekomuseo eder bat da eta Nafarroako Museoen Sarean dago. Hemendik hasita, ibilbideak Zubietako herria gurutzatzen du eta ondoko herrira abiatzen da, Iturenera. Joaldunen bidea ezagutuko dugu Lasaga auzoan barrena eta garbileku eta bainurako lekuak ikusiko ditugu. Elgorriagara hurbildu ahala, uraren erabilera sendagarrian murgilduko gara, hemen baitago bainuetxea. Ezkurra erreka jarraituz, Donezteben bukatuko da ibilbidea, bertan, zubiaren ondoan Uraren Bideko panela ikusiko dugu, beste norabidean egin nahi bada ibilbidea.