Skip to main content Scroll Top

Bortziriak

Izenak erraten duen bezala, bost herrik osatzen dute Bortziriak deituriko bailara; Bera, Lesaka, Igantzi, Etxalar eta Arantzako herriek hain zuzen ere. Biztanle eta zerbitzuak kontutan hartuta, Bera eta Lesaka dira bi herri handienak.

Nafarroaren iparraldean kokatuta dagoen eskualdea da, Gipuzkoa eta Lapurdiren tartean kokatzen da, eta muga horrek, eskualdearen izaera eta historia guztiz baldintzatu du. XVI-XIX mendeetan lehen industria guneak edo tailerrak sortu ziren bertan, burdinolak hain zuzen ere. Garai hartan, garrantzia handia izan zuten burdinolak hainbat herriren bilakaeran, eskualdean industrializazioaren hasiera izan zen hau eta ordu arteko landa bizitza eredua eraldatzen hasi zen.

Bost herri hauek, Bidasoa ibaiaren bi aldeetan kokatzen dira. Natura aberatsa eta ederra du, mendi, baso eta larre berdeak dira nagusi, eta hauek, baserri handiak inguratzen dituzte. Herri txiki eta xarmantak, herri arkitektura zaindua dute, etxe ederrak eta lorez betetako balkoiak ikusiko ditugu kaleetan zehar.

Bide berdea itxita

Bidasoko bide Berdea itxita egonen Segurtasun hobekuntza lanengatik Doneztebetik Sunbillara, eta Sunbillako Zubi urdinatik Berrizaunera 2025ko abenduaren 31a arte. Montoiako tunelak itxita jarraitzen du.

---

Vía verde del Bidasoa cerrada

La Vía Verde del Bidasoa estará cerrada por obras de mejora en la seguridad  de la propia vía, desde Doneztebe a Sunbilla, y desde el puente Azul de Sunbilla hasta Berrizaun, desde ahora hasta que termine el año. Permanece cerrado también el túnel de Montoia.

Uraren Bailarak
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.