Scroll Top

Narbarte

Informazio orokorra

Bailara: Bertizarana
Biztanleak: 299 (2018)
Azalera: 5,17 Km2

Bertizarana udalerriko herriburua da Narbarte, bertan dago Bertizaranako Udaletxea, bailara osatzen duten hiru kontzejuetako bat da beraz. Idatzi historikoen arabera, 1802an Narbarten bizi zen Bertizaranako alkatea eta bertan zegoen bailarako eskola ere. Narbarten ferratzeko torlojuak egiten zituzten zazpi lantegi zeuden garai batetan.

Bidasoa ibaiaren ertzean kokatzen da herria, eta errepide berria egin baina lehen, herrigune erditik pasatzen zen Iruñea eta Irun elkartzen zituen errepide nazionala. Narbartek iparraldean Donezteberekin egiten du muga, baita Legasa eta Oieregiko kontzejuekin ere, ekialdean Baztan du eta hego-mendebaldean aldiz Donamaria.

Bestak

Herriko bestak: abuztuaren 23an eta ondoko egunetan ospatzen dira bestak, San Felipeetan. Bost egun irauten dute eta mota guztietako ekitaldiak antolatzen dira; erakustaldiak, jokuak, dantzaldiak, herri bazkariak, zopak, bertsolariak,…

Inauteriak: Otsailean baina zehaztu gabeko datetan ospatzen dira, inauteri garaian.

Interes turistikoa duten lekuak

San Andres eliza eta herrigunea

Bertako harri gorria nabarmentzen da herriko etxe ederretan eta baita San Andres elizan ere. Elizak, oin latinoko oinarria eta XVI. mendeko sarrera nagusi errenazentista du.

Zubia

Hiru arku dituen harrizko zubi sendorra altxatzen da Bidasoa ibaiaren gainean. Ikusgarria da honen estruktura, iraganean, Iruña eta Behobia elkartzen zituen bidearen zati batena.

Zerbitzuak

Kokapena

Informazio gehiago

Bertizaranako Udala (Narbarten)

bertizarana.eu

Tel. 948 592 018

ayuntamientobertizarana@gmail.com

Narbarteko Kontzejua

Tel. 948 592 179