Informazio orokorra
Bailara: Baztan
Biztanleak: 833
Iruritako plazak laxoan jokatzeko pilotalekua du eta etxe ederrez inguraturik dago, ongi zaindutako herri-arkitekturako etxe eta jauregiak ikusi daitezke bertan. Iruritan, Jauregia dorretxea eta Dorrea jauregia edo Jauregizahar nabarmentzekoak dira.
Bestak
Herriko bestak: Maiatzean ospatzen dira, Igokundearen egunean.
Interes turistikoa duten lekuak
Dorrea jauregia edo Jauregizahar
Nafarroako Erresumako hamabi jauregi zaharrenetako bat da hau eta bertako nagusiak “Baztango jaunak” ziren. Bereziki deigarria da alboko eskailera. Gaur egun, Baztango Udalarena da eta berreskuratuta dago. Bertara iristeko, plazaren ezker aldean dugun karrika hartuko dugu, ondoan duen baserri itxurako etxearekin batera, Iruritako argazki ederra ikusteko aukera dago.
Jauregia
Jauregi gotikoa da hau eta Erdi Aroko dorre zaharberritua du. Baztanen dauden leinu-etxeetariko bat da, XIV mende bukaera eta XV mende hasiera inguruan eraikitakoa. Beranduago, XVIII. mendean, eraikin barrokoa gehitu zioten ondoan, Jauregiak lorategi ederra ere badu. Herrigunean dago, Iruritako plazatik erraz ikusiko dugu, Elizondora joaten den errepidearen alboan.
Iriarteko Gastonen dorretxea
Iruritako plaza ederrean ikusiko dugun eraikin handi eta barrokoa da. Bi dorre ditu, eta aitzinaldean arranoa eta bi armarri blasonatu ikusi daitezke. Familia honek diru asko egin zuen XVIII mende inguruan, besteen artean, Amerikaren konkista dela eta.
Zerbitzuak
Kokapena
Informazio gehiago
Baztango Turismo Bulegoa (Elizondon)
Foruen Plaza, Elizondo
Tel. 948 581 517
Baztango webgune turistikoa
Baztango Udala (Elizondon)
Tel. 948 580 006