Informazio orokorra
Bailara: Malerreka
Biztanleak: 130 (2017)
Azalera: 8,06 km2
Nafarroako ipar-mendebaldean dagoen herri txiki eta xarmanta da, Malerrekako bailaran, Donamaria eta Urroz herrien artean kokatuta. Pago, ezpel eta haritz arbolez beteriko mendiz eta pasealeku ederrez inguraturik dago Oitz. Ezpelaren zurarekin, aspaldidanik herritarrek negualdean, zurezko kaikuak, eskalapoiak, koilarak, ardatzak eta makilak egiten zituzten, egun ere, herriko artisau batzuek jarraitzen dute lan horretan. Herria 1366. urteko dokumentu batean azaltzen da lehendabiziko aldiz, Oitzen historia, 1845. urteraino, Santesteban de Lerin ibarrari lotua dago, urte horretan bihurtu baitzen udalerri.
Bestak
Herriko bestak: Irailaren 8a izaten da egun nagusia, Andra Mari Sainduaren omenez. Egun horretatik hurbilen tokatzen den asteburuarekin ospatzen dira beraz herriko bestak. Giro herrikoia egoten da eta guztien gustuak asetzeko egitaraua osatzen da.
Inauteriak: Otsailean ospatzen dira, baina data finkorik gabe. Hauek bukatutakoan, hurrengo urteko egunak aukeratzen dira.
Interes turistikoa duten lekuak
Erromatar zubia
Ameztia erreka zeharkatzeko dago egina Erdi Aroko zubi eder hau.
Laxoa
Pilotaren modalitate zaharrena da Laxoa. Udaberri eta udako hilabeteetan ospatzen da zonaldeko Laxoa txapelketa, inguruko herrietako partaideen artean izaten dira kanporaketak. Normalean, asteburuko egun batean izaten da ikusgai partida.
Egur artisautza
Herrian artisautzan diharduten bizpahiru herritar daude. Hauek ezpelaren zura lantzen dute eta koilara, tenedore, kaiku, etab. egiten dituzte.