Scroll Top

Donamaria

Informazio orokorra

Bailara: Malerreka
Biztanleak: 434 (2017)
Azalera: 23,8 km2

Belardi eta mendiz inguratutako herri txiki eta lasaia da Donamaria, bi herri nukleo nagusi ditu udalerriak; Donamaria eta Gaztelu. Zalantzarik gabe, herriaren sarreran ikusiko dugun erdi aroko dorretxe deigarri eta ederra da Donamariako eraikin ezagunena.

Donamariako historia, 1845. urte artaraino, Ibargoiara ibarrari lotua dago. Urte horretan, Askarraga, Artze, Donamaria, Gaztelu eta Igurin herri guneekin, udalerri bihurtu zen, hiriburutzat Donamaria hartu zutelarik. Iparraldean Donezteberekin egiten du muga, ekialdean Bertizarana eta Baztan ditu, mendebaldean Oiz eta hegoaldean Ultzama ibarra.

Bestak

Herriko bestak: Abuztuaren 14tik 18ra ospatzen dira. Amabirjinaren eguna, abuztuak 15a, izaten da egun nagusia. Ekimen ugari egoten da bestetan; herri kirolak, musika, dantzaldia, herri bazkaria, aizkora apustuak, pilota partiduak,…

Inauteriak: ez dira data finko batetan ospatzen, ostiral eta larunbatean gazteak, mozorrotuta, etxez-etxe ibiltzen dira eskean.

Bertze bestak

Gazteluko bestak: Santo Domingo eguna dela eta ospatzen dira, abuztua hasieran. Aizkora apustua, herri bazkaria, dantzaldia,… eta beste hainbat ekimen egiten dira.

Interes turistikoa duten lekuak

Jauregia dorretxea

Herriaren sarreran talaia txiki baten gainean kokatuta dago Jauregia dorretxe dotorea. Defentsarako dorrea eta leinu-etxea izan zen XIV. eta XV. mendeetan eta funtsean estilo gotikoa du. Estruktura, angelu zuzenekoa da eta harria da nagusi lehenbiziko bi solairuetan, goiko bietako protagonista aldiz, zura da. 2000 eta 2002. urteen artean zaharberritua izan zen. Jauregia, interes kulturaleko ondasuna izendatu dute eta arkitektura zibilaren adibide onenetakoa da, Nafarroan gelditzen diren mota honetako azken gotorlekuetako bat.

Karmeldar Oinutsen komentua

XVIII. mendean eraiki zen Agerrea Jauregia, 1960. urteaz geroztik, Karmeldar Oinutsen Kontenplaziozko Komunitatea bizi da bertan.

Gazteluko iturri-garbilekua

1888an eraiki zuten Kubara emigratutako gazteluar batzuk eta 2008an eraberritua izan zen. Bertan, aspaldian behiak ferratzeko erabiltzen zen arkera ikusi daiteke. Badaude iturri gehiago ere, Askarraga eta Artzen adibidez.

Zerbitzuak

Kokapena

Informazio gehiago

Donamariako Udala

donamaria.eus

Tel. 948 45 00 46

udala@donamaria.es