Scroll Top

Zubieta

Informazio orokorra

Bailara: Malerreka
Biztanleak: 316 (2018)
Azalera: 18,6 Km²

Zubieta Nafarroako Iparralde hezean kokatuta dago, antzinako Santesteban de Lerin bailararen barruan. Hirigunetik kanpo dauden bost auzo ditu herriak: Ameztia, Aurkidi, Azkota, Mendrasa eta Sarekoa. Herriak, Arantza eta Goizuetarekin egiten du muga iparraldean, Eratsunekin mendebaldean, Saldias eta Beintza-Labaienekin hegoaldean, eta Iturenekin ekialdean.

Zubietari, herrigunera iristeko pasa behar den erdi-aroko zubi ederrak ematen dio izena. Herriaren historiako lehen aipamen idatzia 1054. eta 1076. urteen artekoa da, Antso Gartzes IV.aren agindupeko Leringo lurra aipatzen denean hain zuzen ere. Zubietako zinegotzien batzarrak elizan, eliza inguruko sagastian edo dolareetan egiten ziren aspaldidanik. XVIII. mendean hasi zen erabiltzen udaletxea batzar horiek egiteko, 1682 eta 1723. urteetan berreraikia izan eta gero. Zubieta, Ituren bezala, batez ere herriko inauteri eta joaldunei esker ezaguna da.

Bestak

Herriko bestak: abuztuaren 14ean hasten dira, arbolaren altxatzearekin. Abuztuaren 15a, Ama Birjinaren eguna da egun nagusia.

Inauteriak: Urtarrileko azken igandea erreferentzia hartuta, hurrengo astelehen eta asteartean ospatzen dira, Iturengo inauteriekin batera. Nafarroako Turismo Intereseko Festa izendatua izan zen 2011an. Eguerdi aldean, bi herrietako joaldunak beraien desfilean hasten dira, astelehenean Iturenen eta asteartean Zubietan elkartzen dira guztiak. Joaldunak gerrian lotuta daramaten joareek sortutako soinuak, neguaren ondoren lurra eta natura berriro ernatu nahi du udaberrian uzta eman dezan.

Bertze bestak

Euskararen eguna: urriko bigarren asteburuan egiten da.

San Anton eguna: urtarrilaren 17an.

Besta Berri eguna.

Interes turistikoa duten lekuak

Zubietako Errota-Ekomuseoa

Zubietako puntu turistiko nagusia errotan dagoen Ekomuseoa da. 1785ean eraiki zen Zubietako sarreran dagoen irin-errota hidraulikoa. Erabat eraberritua izan zen 1998. urtean eta lan horregatik EHAEO/COAVN saria jaso zuen. Gaur egun oraindik martxan jarraitzen du, antzinako ehotze modua erabiliz. Errotaren makinaria hidraulikoa, artoa irin bihurtzeko prozesua ezagutu eta herriko objektu etnografikoak ikus daitezke bertan; egurrezko eskulanak, antzinako eta egungo lan-tresnak, eta noski, bertako inauterietako hainbat elementu.

Zubia eta garbitegia

Herrigunean sartzeko Ezkurra ibaia zeharkatzen duen zubi ederra pasa behar da. Erdi-aroko bi puntu erdiko arku dituen harrizko zubia da hau eta honek ematen dio izena herriari. Herriaren sarreran eta Ezkurra ibaiaren alboan ere antzinako garbitegi bat dago, duela gutxi eraberritua.

Zerbitzuak

Kokapena

Informazio gehiago

Zubietako Udala

www.zubieta.eus

Tel. 948 450 161

udala@zubieta.eus