Scroll Top

Azpilkueta

Informazio orokorra

Bailara: Baztan
Biztanleak: 182

Azpilkuetan, Baztango hainbat eta hainbat lekutan bezala, lamien erreferentziak aurkituko ditugu. Herri honen inguruko mendi batean, Meatzeta parajean hain zuzen ere, bi emakume lurperatu omen zituzten, biak ere lamiak. Tradizioaren arabera, bertan sortzen omen dira ekaitzak.

Bestak

Herriko bestak: Uztailaren 7an izaten dira, San Fermin egunean.

Interes turistikoa duten lekuak

Azpilkuetako jauregia

Jauregi honen arkitekturaren taxua azpimarratzekoa da. Leinu-etxe hau San Frantzisko Xabierkoaren amaren sortetxea izan zen. Erdi Aroko dorretxea, defentsarako gotorlekua, Cisneros Kardinalaren aginduz ia osorik suntsitua izan zen 1516. urtean.

Xartolako errotak

Zuaztoi auzotik Azpilkuetako Elizaldera joaten den galtzada zaharrean, Errotaldeko alderdian, Xartolako errotak daude; bi errota dira, biak berdin berdinak, bata bestearen ondoan. Orain dela gutxi zaharberrituak izan dira, eta biak, presa eta kanalekin batera, gune hidrauliko interesgarria eta ikusgarria osatzen dute.

Iriartea etxea

Azpilkuetako Apaioa auzoan, arkitektura-eredu ederra duen Iriartea etxea ikusi dezakegu. Bere armarria Velazquezen garaiko koadro blasoidun barrokoa da. Armarriko kasket astun eta gogorraren lekuan, gizaki baten aurpegia dago, albora begira, garaiko artisten koadroetan agertzen zirenen antzekoa (aurpegiera, bibotea, kokotsa eta kapela). Oraindik ere koadro blasoidunak izan zuen kolorearen arrastoak ikus daitezke.

Eliza

San Andresen ohoretan eraiki zuten. Barnealdean XVIII. mendearen bigarren erdialdeko erretaula-multzo aipagarria dago. Elizaren egungo itxura XVIII. mendean egin zen zaharberritze baten ondorioa da.

Zerbitzuak

Kokapena

Informazio gehiago

Baztango Turismo Bulegoa (Elizondon)

Foruen Plaza, Elizondo

turismoa@baztan.eus

Tel. 948 581 517

Baztango webgune turistikoa

baztanturismo.eus

Baztango Udala (Elizondon)

baztan.eus

Tel. 948 580 006

baztan@baztan.eus