Informazio orokorra
Bailara: Baztan
Biztanleak: 3240
Balleko Etxea Elizondon dago, udalerriaren egoitza administratiboa eta bertan daude ibarreko zerbitzu eta denda gehienak. Gure bisitaldia Elizondoko alde zaharreko karriketan barrena hasiko dugu, Jaime Urrutia eta Braulio Iriarte karriketan barrena. Ibilbide horretan antzinako xarma duten dendak topatuko ditugu. Halaber, bertako produktuak erosteko aukera ere izanen dugu.
Bestak
Herriko bestak: Uztailaren 25ean eta ondoko egunetan ospatzen dira, Santiago Apostoluaren omenez.
Bertze bestak
Bi azienda-feria garrantzitsu egiten dira: bat udaberrian, eta urrian bertzea. Feria horietan, bertako aziendak ikusteko aukera izaten dugu, bertzeak bertze: herriko behi gorriak eta pottokak (zaldi txikiak). Azienda-feriarekin batera saltzaile ibiltari anitzek beren postuak paratzen dituzte Elizondoko karriketan.
Baztandarren Biltzarra: Baztango herritarren anaitasun besta handia da hau eta uda garaian ospatzen da. 1963. urteaz geroztik ospatzen da eta Baztango bailarako 15 herriek eta bertako herritarrek hartzen dute parte. Herri bakoitzak karroza bat egiten du eta Elizondoko kaleetan zehar egiten dute desfilea.
Interes turistikoa duten lekuak
Etxe eta jauregiak
Etxe ederrak ikusiko ditugu, horma zuriak eta ate, leiho eta izkinetako silarri gorrixkak dira bere herri arkitekturaren ezaugarriak. Harri gorri hori, hurbil dauden Almandozko harrobietatik dator. Elizondoko kaleetan jauretxe eta jauregiak nabarmentzen dira, Jaime Urrutia eta Braulio Iriarte kaleetan, hain zuzen.
Arizkunenea jauregia eta gibeleko aldea
1730ean eraikia, barroko itxurako jauregi haundia da. Garai hartako jauregi frantsesen antzeko itxura du eta egun, Elizondoko Kultur Etxea da. Atzeko aldean, Baztan ibaiaren paisaiarik ederrenetako bat ikusteko aukera izanen dugu. Leku ezin hobea da Jaime Urrutia karrikaren gibelaldeari, ibaian islaturik, argazkiak egiteko.
Jaime Urrutia karrikako arkuak
Arkupe politak dira, Javier Ciga margolariak “Elizondoko azoka” izeneko koadroan betikotuak.
Txokotoko zubia
Bertatik Baztan ibaiaren ikuspegi ederrago dago, horrela, herriko txokorik xarmangarrienetako bati argazkia egin diezaiokegu.
Zerbitzuak
Kokapena
Informazio gehiago
Baztango Turismo Bulegoa (Elizondon)
Foruen Plaza, Elizondo
Tel. 948 581 517
Baztango webgune turistikoa
Baztango Udala (Elizondon)
Tel. 948 580 006