Scroll Top

Turismo bulegoak

Eskualdean hainbat Turismo Bulego eta informazio puntu aurkituko dituzu. Hauetan eskuratu daitezke mapak, eskuorriak, zonaldeko zerbitzuak eta Baztan-Bidasoari buruzko hainbat informazio turistiko baliagarri ere. Uraren Bailarakeko mapa eta publikazioak, bulego hauetan jaso daitezke. Bulego batzuk urte guztian zehar daude irekita, beste batzuk aldiz, Aste Santuan eta udan irekitzen dituzte.

Baztan-Bidasoa zonalderako Nafarroako Gobernuak duen turismo bulegoa Bertizko Natur Parkean dago, sarrerako aparkaleku ondoan. Urte guztian egoten da irekita bulegoa, asteko egun guztietan.

– Ohiko ordutegiak:

Udako ordutegia; apirila hasieratik iraila bukaera arte: astelehenetik larunbatera: 10:00-14:00/16:00-19:00. Igandeak: 10:00-14:00.

Neguko ordutegia; urriaren erdialdetik martxoa erdiraino: astelehenetik ostegunera: 10:00-14:00. Ostiral eta larunbatak: 10:00-14:00/15:00-18:00. Igandeak: 10:00-14:00.

*Martxoko bigarren hamabostaldia eta urriko lehen hamabostaldia: astelehenetik larunbatera: 10:00-14:00/15:00-18:00. Igandeak: 10:00-14:00.

*Besta egun bereziak eta zubiak direla eta, aldaketak egon daitezke ordutegietan.

– Helbidea: Bertizko Natur Parkea – Parque Natural de Bertiz, Oieregi.

– Telefonoa: 948 59 23 86

– E-posta: oit.bertiz@navarra.es

– Informazio gehiago: webgune honetan.

Batez ere Baztan osatzen duten herri guztietako informazioa aurkituko duzu bertan, urte guztian zehar egoten da irekita. Elizondoko plazan dago bulegoa, Udaletxearen ondoan. Bertan, txoko ederrak bisitatzeko oinezko ibilbideak, besta eta ekimenen informazioa, planoak,… eta beste hainbat informazio jasoko duzu.

– Ohiko ordutegiak:

Udako ordutegia; uztaila eta abuztuan zehar egunero irekita: 10:00-20:00

Neguko ordutegia; irailetik ekaina bukaerara, ostiralak, larunbatak eta igandeak: 10:00-16:00

*Besta egun bereziak eta zubiak direla eta, aldaketak egon daitezke ordutegietan.

– Helbidea: Foruen Plaza, Elizondo.

– Telefonoa: 948 58 15 17

– E-posta: turismoa@baztan.eus

– Webgunea, informazio gehiago: https://baztanturismo.eus/

Elizaren ondoan Kultur Etxea dago eta bertan aurkituko duzu Etxalarko informazioa jasotzeko turismo bulegoa; herriko gida, mendiko gida, ibilbideak, Usategiak… baita eskualdeko informazio eta zerbitzuak ere. Urte guztian zehar egoten da irekita bulegoa.

– Ohiko ordutegiak:

Aste Santua; ostegunetik astelehenera: 11:00-13:00/17:00-19:00

Udako ordutegia; uztailaren 1etik abuztuaren 31era, astelehenetik ostiralera: 10:00-13:30/17:00-19:00 (astelehen arratsaldeak itxita). Larunbatak eta igandeak: 10:30-13:00

Neguko ordutegia; irailetik ekainaren bukaera arte, astelehenetik ostiralera irekita: 16:00-19:30

*Besta egun bereziak eta zubiak direla eta, aldaketak egon daitezke ordutegietan.

– Helbidea: Jauregieta 5, Kultur Etxea, Etxalar.

– Telefonoa: 948 635 386

– E-posta: turismobulegoa@etxalar.eus

– Webgunea, informazio gehiago: http://www.etxalarturismo.com/index.php/eu/

Udaletxe eta plazaren ondoan  dagoen kale batetan, Lesakako mapa, zerbitzuak eta informazio turistikoa jasotzeko aukera dago turismo bulegoan. Bulego hau, urte guztian egoten da irekita.

– Ohiko ordutegiak:

Uda, Aste Santua eta zubietako ordutegia; asteartetik larunbatera: 10:30-13:00 / 15:00-18:00. Igandeak: 10:00-14:00. Astelehenak itxita.

Neguko ordutegia: astelehenetik ostiralera: 9:30-15:00

*Besta egun bereziak eta zubiak direla eta, aldaketak egon daitezke ordutegietan.

– Helbidea: Beheko Plaza, 5. Lesaka

– Telefonoa: 948 638 007

– E-posta: kultura@lesaka.eus

Turismo bulegoa Doneztebe gurutzatzen duen errepide nagusian dago, eraikin txiki bat ikusiko dugu, aparkaleku baten ondoan. Udan eta Aste Santuan irekitzen den bulego honetan, Doneztebe ezagutzeko eta bertako zerbitzuen inguruko informazioa jasoko duzu, baita Malerreka bailara eta Baztan-Bidasoa eskualdeko informazioa ere.

– Ohiko ordutegiak:

Aste Santuko ordutegia; asteartetik igandera, bi astez: 10:30-13:00/16:30-19:00

Udako ordutegia; uztaila eta abuztuan zehar, asteartetik igandera 10:00-13:00/16:00-18:30 (igande arratsaldeak itxita)

*Besta egun bereziak eta zubiak direla eta, aldaketak egon daitezke ordutegietan.

– Helbidea: Merkatuko Errepidea, Doneztebe.

– Telefonoa: 948 45 18 08

– E-posta: oitdoneztebe@gmail.com

Bera gurutzatzen duen errepide nagusian, Kultur Etxea dagoen eraikin berdinean dago Berako Turismo Bulegoa. Berako mendi ibilbideen fitxa, gida, eskualdeko informazioa,… Aste Santuan eta udan irekitzen den bulegoa da hau.

– Ohiko ordutegiak:

Aste Santua; bi asteetan egoten da irekita. Astelehenetik igandera: 10:00-14:00/15:00-18:00 (igande arratsaldeak itxita)

Udako ordutegia; ekainaren erditik irailaren erdira; asteartetik igandera irekita: 10:00-14:00/15:00-18:00 (igande arratsaldeak itxita).

*Besta egun bereziak eta zubiak direla eta, aldaketak egon daitezke ordutegietan.

– Helbidea: Eztegara pasealekua 11, Kultur Etxea, Bera.

– Telefonoa: 948 631 222

– E-posta: turismoa@bera.eus

Beran dago Ibardingo lepoa. Leku honen ezaugarrietako bat bi mugen artean zeuden aduanak izan arren, lepoaren bi aldeetako herrien arteko harremanak aspaldidanik daude errotuta. Gain honetan dago Ibardingo turismo bulegoa, udan bakarrik irekitzen da eta bertan inguruko informazio guztia eskuratzeko aukera dago.

– Ohiko ordutegiak:

Udako ordutegia; egunero irekita: 9:00-13:00/14:00-18:00.

*Besta egun bereziak eta zubiak direla eta, aldaketak egon daitezke ordutegietan.

– Helbidea: Elzaurdia auzoa, Ibardingo gaina, Bera.

– Telefonoa: 607 75 00 51

– E-posta: ibardinturismoa@bera.eus