Baztan-Bidasoaren promozioa egin, proiektu estrategikoak bultzatu eta garapen turistikoa sustatzeko sortu zuten eskualdeko udalerriek 2015ean Baztan Bidasoa Turismo Garapena. Udalen arteko hitzarmen honen marka turistikoa da Uraren Bailarak.
Eskualdeko 18 udalerri dira elkarlanean proiektu hau sustatu eta finantzatzen dutenak; Baztan, Bertizarana, Doneztebe, Donamaria, Oitz, Urrotz, Beintza-Labaien, Elgorriaga, Ituren, Zubieta, Eratsun, Ezkurra, Sunbilla, Etxalar, Arantza, Igantzi, Bera eta Lesaka. Cederna-Garalur Elkartearen barrenean antolatuta, egun, turismo teknikari batek egiten du lan proiektuarentzat.
Uraren Bailarak-ek udalen arteko elkarlanean oinarrituz, kalitatezko turismo jasangarria bultzatzea du helburu, Baztan-Bidasoa eskualdearen garapenean lagunduko duten proiektuak sustatuz. Horietako bat da, adibidez, Uraren Bailarak-ek kudeatzen duen Bidasoko Bide Berdea; eskualdean Endarlatsatik (Lesaka) sartu eta Bidasoa ibaiaren bazterretik Bertizaranaraino iristen dena gaur egun. Aspaldian zonaldea gurutzatzen zuen Tren Txikito-aren trazadua berreskuratuz, bizikletaren erabilera sustatu nahi du Bide Berdeak. Natura maite eta errespetatzen duen bisitariari baliabide interesgarri bat eskainiz, inguruko herritarren artean bizitzeko modu osasuntsuak bultzatzea ere bilatzen du bide honek. Horrez gain, eskualdearen eta herrien promozioan ere egiten da lan, euskarriak publikatuz edo turismo azoketara joanez, adibidez.
Baztanen jaio eta Bertizarana, Malerreka eta Bortziriak bailarak zeharkatzen dituen Bidasoa ibaiak ematen dio izena historia handiko eskualdeari, urak elkartzen gaitu eta hortaz gara URAREN BAILARAK.
KONTAKTUAN JARTZEKO FORMULARIOA
Webguneko argazkiak
Nafarroako Gobernuaren turismo saileko argazki artxiboak lagatutako argazkiak “Nafarroako Erresuma” www.turismo.navarra.es / Irantzu Pastor / Josetxo Apezteguia / Aitziber Abasolo / Rebeca Aranzadi / Aimar Iparragirre / Jabier Iriarte / Oskar Txoperena / Mixu Larretxea / Zaldua / Donamariako Benta Jatetxea / Patxi Uriz / E. Buxens / Sanguinetti / Larrion y Pimoulier / EuskoTren-Museo Vasco del Ferrocarril
Itzulpenak eta zuzenketak
Leire Errandonea eta Uraren Bailarak