Informazio orokorra
Bailara: Baztan
Biztanleak: 218
Gartzaingo etxeen artean ez da zaila bereiztea zein diren nobleak eta zein landa-eremu izaerakoak. Errate baterako, Iturbide jauregiak (leinu-etxea, Baztango lehendabiziko etxe nobleen artekoa dena) baserri-itxura du. Aintzano auzoan dago, eta konkistatzaileen sortetxea da; horien artean, Iturbideko Agustin eta Miguel. Gartzainen etxe eta baserri handi eta ikusgarriak ikusteko aukera dugu.
Bestak
Herriko bestak: Urriaren 12an ospatzen dira, Pilar egunean.
Interes turistikoa duten lekuak
Eliza
Erlijio-eraikinei dagokienez, Tourseko San Martin eliza dugu aipagarria. Baztango eliza zaharrenetarikoa da, koru altua du (gaztainaren zuraz egindakoa) eta San Martin eta txiroaren eszena du erliebean grabatuta.
Ermita eta garbilekua
Ariztegi auzoan, Pilarren ermita eta garbileku edo lisutokia daude etxe zoragarriez inguratuta.
Zerbitzuak
Kokapena
Informazio gehiago
Baztango Turismo Bulegoa (Elizondon)
Foruen Plaza, Elizondo
Tel. 948 581 517
Baztango webgune turistikoa
Baztango Udala (Elizondon)
Tel. 948 580 006