Informazio orokorra
Bailara: Baztan
Biztanleak: 471
Herri eder eta lasai hau Baztango ipar-ekialdean kokatuta dago, mendiez inguratuta. Erdigune eta auzo ezberdinetan banatuta dago: Iñarbil eta Gorostapolo. Herri honetan jaiotzen da Baztan ibaia, gero Bidasoa izanen dena.
Bestak
Herriko bestak: Ekainaren 29an ospatzen dira, San Pedroren omenez.
Inauteriak: Erratzu herrian, inauterietako astearte arratsaldez “Erratzuko Damak” konpartsan ateratzen dira, zanbonben erritmoan.
Interes turistikoa duten lekuak
Xorroxin ur-jauzia
Bertan Baztan ibaia sortzen da, hau da, Baztan utzirik Bidasoa izena hartzen duena. Lau metro ditu eta haritz eta urritzez jantziriko oihan batez inguratua dago. Erraten dutenez, Xorroxingo ur-jauzia elezahar askoren sorburu da. Bertan lamiak ibiltzen omen ziren, ahate hankak zituzten eta beren adatsa urrezko orrazi batekin orrazten zuten emakumeak, alegia. Oinezko ibilbide bat dago bertaraino iristeko, herri hasieran du abiapuntua.
Eliza
XVIII. mendekoa da, San Pedroren ohoretan eraikia. 1913. urteko euri-erauntsiak herria suntsitu, eta eliza bitan zatitu ondoren, berreraiki eta berriro ere hornitu behar izan zuten. Herri-arkitekturako klaustro txikia du. Kanpandorre barrokoak forma oktogonala du, baita absideak ere. Bi eraikin horiek jatorrizkoen berdinak dira; nonbait, tenplarioen artean oinarrituta.
Gaston Iriartekoen sortetxea
XVIII. mendean berreraikitako jauregia da, garai batean aduana izandakoa. Iruritan dagoenaren estilo berekoa da eta bi dorre ditu.
Zerbitzuak
Kokapena
Informazio gehiago
Baztango Turismo Bulegoa (Elizondon)
Foruen Plaza, Elizondo
Tel. 948 581 517
Baztango webgune turistikoa
Baztango Udala (Elizondon)
Tel. 948 580 006