Scroll Top

Urrotz

Informazio orokorra

Bailara: Malerreka
Biztanleak: 185 (2017)
Azalera: 10,46 Km2

Urrozko herria 1280. urteko dokumentu batean azaltzen da lehendabiziko aldiz, 1845. urteraino, Santesteban de Leringo ibarrari lotua dago eta urte horretan bihurtu zen udalerri. Iparraldean Iturengo herria du, ekialdean Oitz, mendebaldean Beintza-Labaien eta hegoaldean Ultzama ibarra.

Otsola-Belate trikuharri estazioko zati bat Urrotzen kokatua dago, zehazki Urrotzeko eremuan dagoen Pitxortzako trikuharria. Zalantzarik gabe, Leurtzako urtegiak dira udalerriko erakargarri handiena, hauek Beintza-Labaien eta Urrotzeko eremuetan kokatzen dira baina bertara iristen den mendiko errepidea hartzeko, Urrozko herrigunea gurutzatu behar da.

Bestak

Herriko bestak: San Miguel ospatzen da, irailaren 29an. Herriko bestetan, hainbat aizkora apustu, herri kirol eta eskuzko pilota partidak antolatzen dira. Herri bazkaria, bertsolarien emanaldiak eta musika ere egoten dira.

Interes turistikoa duten lekuak

Leurtzako Urtegiak

Beintza-Labaien eta Urrotzeko eremuetan badaude ere, Leurtzako Urtegietara iristeko Urrotzeko herrigunea gurutzatu behar dugu bertaraino iristen den mendiko errepidea hartzeko. Natur-eremu babestu honek, 381 hektarea ditu eta Nafarroako Gobernuak 1987an “Aisiarako Natur Eremua” deklaratu zuen bere balio ekologikoak zaintzearren. Bertako fauna aberatsa da eta, bat nabarmentzekotan, baso-igel gorria azpimarra dezakegu. Gune honetan, seinaleztatutako ibilbide paisajista ezberdinak aurki ditzakegu, urtegietan bainatu daiteke eta mahaiak dituen askaldegi eremua dago.

Herrigunea

Aipagarria da herrigunean dagoen San Migel eliza, bertan Ama Birjina haurrarekin irudi gotikoa bisita daiteke. Arkitektura zibilari dagokionez, harrizko etxe ederrak ikusiko ditugu.

Zerbitzuak

Kokapena

Informazio gehiago

Urrozko Udala

urrotz.org

Tel. 948 450 013

udala@urrotz.es

Leurtzako Urtegiak

leurtza.es