Scroll Top

Besta eta ospakizunak

BESTA ETA FERIAK

Herrietako besta, inauteri, feria eta azoketara hurbiltzea, modu paregabea da herriez eta bertako ohiturez gozatzeko. Dantzak, musika, kontzertuak, herri kirolak, gastronomia, pilota partiduak, herri bazkariak, bertsolariak eta besta giro paregabea egoten da guztietan.

Ituren eta zubietako inauteriak: urtarrileko azken igandea erreferentzia hartuta, hurrengo astelehen eta asteartean ospatzen dira bi herri hauetan.

* Baztan-Bidasoako herri gehienetan ospatzen dira inauteriak otsailean zehar.

Elizondo, udaberriko feria. Feria hau udaberri hasieran ospatzen da, pazko egunaren hurrengo ostiralean.

Doneztebe, udaberriko feria: maiatzaren lehen edo bigarren ostiralean ospatzen da.

Iruritako bestak: maiatzaren erdialdean ospatzen dira, igokundearen egunean.

Malerrekako Eguna: maiatzaren azken larunbatean ospatzen den besta da, urtero Malerrekako herri ezberdin batetan antolatzen da eta egun guztian zehar egoten dira ekimenak.

Berroetako bestak: Mendekoste egunean ospatzen dira (maiatzean edo ekainean).

Etxalarko gasna eta artisau feria. Ekaineko lehen igandean ospatzen da.

Almandozko bestak: ekainean izaten dira, gorpuzti egunean.

Igantzi, San Joan Xarrera erromeria. Ekainaren 24an ospatzen da. Bortziri eta inguruetako herrietako bizilagunak hurbiltzen dira san joan xarrera egunean zehar.

Arizkungo bestak: ekainaren 24an dira, san joan egunaren inguruan ospatzen diren bestak dira.

Oieregiko bestak: san juanetan ospatzen dira, ekainaren 24an inguruko egunetan.

Doneztebeko bestak. Ekainaren 28tik uztailaren 2rarte ospatzen dira. Ekainak 29, San Pedro eguna da egun nagusia.

Erratzuko bestak: ekainaren 29an eta ondoko egunetan ospatzen dira, San Pedroren omenez.

Lesaka, Sanferminak. Sanferminak dira lesakako besta nagusiak eta uztailaren 6tik 10era ospatzen dira.

Azpilkuetako bestak. Uztailaren 7an izaten dira, San Fermin egunean.

Iturengo bestak. Ez dira egun jakinean ospatzen, gutxi gorabehera uztailaren bigarren astean izaten dira. Ostiralean (bezpera) hasi eta hurrengo astelehenean bukatzen dira.

Elizondo, Baztandarren Biltzarra. Baztango herritarren anaitasun besta handia da hau eta uda garaian ospatzen da, normalean uztaila erdi-bukaera aldera, igandean izaten da.

Elizondoko bestak. Uztailaren 25ean eta ondoko egunetan ospatzen dira, santiago eguna izaten da egun nagusia.

Elgorriagako bestak. Uztailaren 25ean, santiago apostoluaren egunean ospatzen dira eta hiru edo lau egun irauten dute.

Berako bestak. Abuztuaren 2tik 6ra san esteban zaindariaren bestak ospatzen dira (abuztuaren 3an da San Esteban eguna).

Beintza-Labaiengo bestak. Abuztuaren lehendabiziko asteburuan hasi eta asteartearekin bukatzen dira herriko bestak.

Zigako bestak. Abuztuaren 10ean ospatzen dira, san lorenzoren ohorez.

Sunbillako bestak. San tiburtzioetan ospatzen dira, abuztuaren 11an, eta bost egun irauten dute.

Etxalarko bestak. Abuztuaren 14tik 18ra ospatzen dira andra mari zaindariaren egunaren inguruan (abuztuaren 15ean).

Donamariko bestak. Abuztuaren 14tik 18ra ospatzen dira. Amabirjinaren eguna, abuztuak 15a, izaten da egun nagusia.

Amaiurko bestak. Abuztuaren 15ean eta ondoko egunetan ospatzen dira, jasokundearen ama birjinaren omenez.

Zubietako bestak. Abuztuaren 15ean ama birjinaren egunean eta ondokoetan ospatzen dira, abuztuaren 14an hasten dira bestak.

Ezkurrako bestak. Abuztuak 15an eta ondoko egunetan ospatzen dira.

Oronozko bestak: abuztuaren 15ean ospatzen dira, jasokundeko andre mariaren ohoretan.

Arantzako bestak. Abuztuaren 15ean ospatzen dira amabirjinaren omenez. Besten ondoren, hurrengo asteburuan Arantza Rock egiten da, gazteek kontzertuak antolatzen dituzte.

Narbarteko bestak. Abuztuaren 23an eta ondoko egunetan ospatzen dira bestak, san felipeetan, bost egun irauten dute.

Lekarozko bestak. San Bartolome egunean ospatzen dira, abuztuaren 24an.

Legasako bestak. Abuztua bukaeran ospatzen dira, 28aren inguruko egunetan, san agustin eguna baita egun nagusia.

Arraiozko bestak. Iraileko lehendabiziko asteburuan ospatzen dira.

Eratsungo bestak. Irailaren 8an ospatzen dira, ama birjinaren egunean eta ondoko egunetan.

Oitzeko bestak. Irailaren 8a izaten da egun nagusia, andra mari sainduaren omenez egiten diren bestak dira.

Elbeteko bestak. Santa krutzen omenez ospatzen dira, irailaren 14an.

Elizondo, behi-azienda pirinaikoaren lehiaketa-enkante nazionala. Irailaren bukaeran ospatzen den feria da hau.

Igantziko bestak. Irailaren 29an  (san migel eguna) eta ondoko egunetan ospatzen dira besta herrikoiak.

Urrozeko bestak. San miguel egunaren inguruan ospatzen da, irailaren 29an.

Etxalar, usategietako tradizioaren besta. Usategietako sasoia hasi aurretik ospatzen den besta da. Iraileko azken edo azken aurreko igandean izaten da.

Anizko bestak. Urriaren lehen igande inguruan ospatzen dira.

Gartzaingo bestak. Urriaren 12an ospatzen dira, pilar egunean.

Etxalar, usategietako igandea. Urriko hirugarren igandean ospatzen da.

Bera, lurraren eguna. Lurraren eguna urriaren laugarren igandean egiten da.

Elizondo, udazkeneko feria. Normalean urriko azken ostiral eta larunbatean izaten da.

Doneztebe, udazkeneko feria. San martin egunaren arabera egiten dira, azaroaren 2 edo 3. Ostiralean.

Lesakako feriak, bortzirietako azienda  feria. Bortzirietako azienda feria azaroaren hirugarren asteko ostegunean ospatzen da lesakan.

ARGAZKI GALERIA